XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) aspalditik ari gara lanean sokako kinteto horrekin Easus Ensemble jarri diogu izena.

Polakoak eta Rumanoak dira Euskadiko Orkestako partaide dira.

Bai, horiekin aspalditik grabatu ditugu diskoak eta horiek ere proiektoan sartzeko prest gaude.

Eta gero, dena konposatuta genuenean, ikusi genuen obra hori bidai txiki bat bezala egin behar zela, eta horretarako gidari bat behar genuela.

Eta gidaria flauta izan zen.

Flautak bidexkatik sartu eta alde batetik bestera eramaten gaitu.

Eta hasieratik konturatzen bahaiz piano eta ahotsa besterik gabe hasten gaituk, soil-soilik.

Pixkanaka-pixkanaka anuntziatzen goaz ze elementu sartuko ditugun.

Hasten duk flauta pixka bat, gero koroa pixka bat sartzen duk, eta gero soka.

Eta horrela, pixkanaka azkenera arte.

Hor elementu denak sartzen dituk, azken partea hain fuertea baituk koroakin kantatzeko eta horrela azkenengo kantuaz bidaiari bukaera emateko.

- Bai eta bukaera hasierarekin lotuz gainera.

- Hori da, hori da.

- Publikoari zuzenduta ere zerbait egin zenuten.

- Bai, 1990.an honetan lanean ari ginenean, Nun zaude kuku, maite, lehendabiziko kantua, telebistan behin kantatu nuen Laino guztien azpitik programan.

Gero Karlos Gimenez-ek, Ester Remirok eta nik ordubeteko espektakulo bat egin genuen.

Nik Barne Kantako beste bi kantu kantatu, eta gero Ester Remirok gazteleraz Juan Gurutzekoaren beste zenbait poema rezitatzen zituen.

Hori Karmelita batek eskatuta izan zen.

Ordubete eta pikuko espektakuloa; elebiduna gainera.

1993n Euskal Gobernuaren subentzioa jaso genuen, eta posible izan zen grabatzea eta aurrera segitzea.

1993 bertan, Txillidaren exposizioan, Miramarreko Jauregian ikusi nuen nola Barne Kantari buruz estudio batzuk zituen.

Eta deitu nion diskaren azalerako horietako dibujo bat eskatzeko (...).